Gerra eta bakea

Gerra eta bakea
Jatorria
Egilea(k)Lev Tolstoi
Sorrera-urtea1863
Argitaratze-data1869
IzenburuaВойна и мир
Jatorrizko herrialdeaErrusiar Inperioa
Ekoizpen lekuaErrusia
ArgitaletxeaErrusiar mezularia
Ezaugarriak
Genero artistikoaromantic fiction (en) Itzuli, historical fiction (en) Itzuli, war fiction (en) Itzuli eta philosophical fiction (en) Itzuli
Hizkuntzaerrusiera eta frantsesa
Zatiak4 liburuki
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaErrusiar Inperioa eta Austriar Inperioa
Argumentu nagusiaErrusiako frantziar inbasioa
kronologia
Kosakoak (Lev Tolstoi) Gerra eta bakea Anna Karenina

Gerra eta bakea (jatorrizkoan errusieraz: Война и мир, Voyna i mir) errusierazko eleberririk ezagunenen artean dugu, Leon Tolstoik 1869an lehen aldiz argitaratua, 1.225 orrialderekin lau liburukitan gehi epilogoan banatuta. Lan mardul horrek Napoleondar Inperioak bere herrialdean izandako eragina aztertzen du.[1] Napoleonen gerretan girotuta, fikziozko narrazioa historikoa filosofiari buruzko kapituluekin nahasten da. 1865etik aurrera argitaratu zen lehen aldiz, eta 1869an argitaratu zen osorik. Tolstoiren lorpen literariorik ederrentzat hartzen dute, oraindik ere nazioarteko literaturako klasiko goraipatu bat izanik.[2]

Eleberriak Frantziarren Errusiako inbasioa kontatzen du, eta Napoleonen garaiak tsaristen gizartean izan zuen eragina, Errusiako bost familia aristokratikoren istorioen bidez.[3] Aurreko bertsio baten zatiak, Urtea 1805 izenekoa, "Errusiar Mezularia" aldizkarian serializatu ziren 1865etik 1867ra, eleberri osoa 1869an argitaratu aurretik.[4]

Tolstoik zioen Errusiako literaturarik onena ez datorrela bat arauekin, eta horregatik, zalantzan jarri zuen Gerra eta bakea sailkatzea, esanez "ez dela eleberri bat, are gutxiago poema bat, eta are gutxiago kronika historiko bat".[5] Atal handiak, batez ere azkeneko kapituluak, eztabaida filosofikoak dira, eta ez narratiboak. Anna Karenina hartu zuen bere benetako lehen nobelatzat.[6]

  1. (Ingelesez) Moser, Charles. (1992). Encyclopedia of Russian Literature. Cambridge University Press, 298–300 or..
  2. (Ingelesez) Thirlwell, Adam. (2005). A masterpiece in miniature". The Guardian (London, UK).
  3. (Ingelesez) Briggs, Anthony. (2005). "Introduction to War and Peace". Penguin Classics.
  4. (Ingelesez) Pevear, Richard. (2008). "Introduction". War and Peace.. New York: Vintage Books, VIII–IX or. ISBN 978-1-4000-7998-8..
  5. (Ingelesez) Knowles, A. V.. (1997). Leo Tolstoy. Routledge.
  6. (Ingelesez) "Introduction. War and Peace.". Wordsworth Editions ISBN 978-1-85326-062-9..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy