Gilen II.a Herbehereetakoa (nederlanderaz: Willem Frederik George Lodewijk van Oranje-Nassau; Haga, Herbehereetako Erresuma Batua, 1792ko abenduaren 6a - Tilburg, 1849ko martxoaren 17a) Herbehereetako errege eta Luxenburgoko duke-handia izan zen. 1840-1849 bitarteko urteetan izan zen errege. Iberiar Penintsulako Gerran parte hartu zuen eta Gasteizko guduan zaldizko husarrak zuzendu zituen. Holandako armada gidatu zuen Waterloo-n. 1848an konstituzio liberal bat egin zuen. [1]