Gilen II.a (Haga, 1626ko maiatzaren 27a - ibidem, 1650eko azaroaren 6a) Orangeko printze eta Holanda, Zeelanda, Utrecht, Overijssel, Guelders eta Groningengo estatuderra izan zen 1647tik hil zen arte.
Frederiko Henrike Orange-Nassaukoa eta Amalia Sols-Braunfelskoaren semea izan zen. 1641ean Maria Henriketa Estuardorekin ezkondu zen, Karlos II.a Ingalaterrakoaren alaba nagusiarekin.
1647an bere aitaren oinordekoa izan zen printze eta estatuder gisa. Garai hartan Herbehereak Espainiaren aurka borrokan ari ziren Laurogei Urteko Gerran. Gilenek 1648ko Münsterreko Itunaren aurka egin zuen, nahiz eta probintzietako sei estatuk onartu. 1650ean Amsterdameko gobernadoreei aurre egin zien, armada murriztu eta gastuak aurreztu nahi zituztelako.
Gilen 1650ean hil zen baztangaz. Bere oinordekoa Gilen III.a semea izan zen, 1689an Ingalaterrako errege bihurtu zena.