Gilgamex | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Uruk, ? |
Heriotza | Uruk, ? ( urte) |
Familia | |
Aita | Lugalbanda |
Ama | Ninsun |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak |
Gilgamex[1] (sumerreraz: 𒄑𒂆𒈦, Gilgameš, hasiera batean, Bilgamex 𒄑𒉈𒂵𒈩) Urukeko errege bat zen, Mesopotamian, K.a. 2800 eta 2500 artean bizi izan zena.[2] Gilgamexen epopeiako pertsonaia nagusia da, literaturaren historiako lehen lan handitzat hartzen den poema.[3]
Epopeian Gilgamex erdijainko bat edo super-gizon bat da indar nagusia duena Urukeko harresia eraikitzeko bere jendea babesteko eta Utnapishtim jakintsuarekin elkartzeko bidaia egin zuen. Sumerreko Erregeen Zerrendaren arabera Gilgamexek hirian agindu zuen 126 urtez. Tummal Inskripzioan Gilgamexek eta bere seme Ur-Nungalek Ninlilen santutegia berregin zuen Tummalen, Nippurreko hiriko auzo sakratuan.