Giltzarria arku edo ganga baten erdialdeko dobela da. Gainontzeko dobelak baino handiagoa da, eta sarri, apaindua egoten da, baina ez funtzionaltasunagatik, baizik eta arrazoi estetikoengatik.
Giltzarria, dobela izaki, duten formagatik sostengatzen da, bere alboetako aurpegiek, angeluan moztuak, tentsioen zati bat alboetara igortzen baitute, orekatuz eta karga bertikal baten ondorioz erortzea eragotziz. Behealdeko dobelaren tentsio horizontala harresira edo beste arku batera igortzen da, eta bertikala, harresira edo zutabe batetara.
Arku baten eraikuntzan jartzen den azken atala, giltzarria da. Hau bere tokian jarria egon arte, beharrezkoa da arkuaren dobelak eustea, ezegonkor baitago. Horretarako, zinbria bat erabiltzen da, zurezko edo metalezko egitura bat, arku formakoa, dobelak eusten dituena, eta kentzen da, soilik, arkua amaitua dagoenean, hau da, giltzarria jarrita dagoenean.