Giltzurrun | |
---|---|
1. Giltzurrun-azala, 2. Giltzurrunaren muina, 3. Giltzurrun-papila, 4, Giltzurrun-piramidea, 5. Bertinen zutabea, 6. Zuntz-kapsula, 7. Kaliza txikia, 8. Kaliza handia, 9. Ureterra, 10. Giltzurrun-pelbisa, 11. Giltzurrun-hiloa Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Honen parte | Gernu-aparatua Sistema endokrinoa |
Konponenteak | Nefrona |
Identifikadoreak | |
Latinez | ren |
MeSH | A05.810.453 |
TA | A08.1.01.001 |
FMA | 7203 |
Terminologia anatomikoa |
Giltzurruna sabelaldearen atzeko alderdian dauden eta gernua isurtzen duten babarrun itxurako bi organoetako bakoitza da, bakoitzak 10 cm neurtzen ditu. Diafragmaren azpian eta peritoneoaren atzean daude. Animalia ornodunetan, eta zenbait ornogabetan, gorputzaren uraren orekari eusten dion organoa da eta metabolismoaren hondakinak kanporatzen dituena. Enbrioien giltzurrunak eta behe mailako animalienak Wolffen hodietaraino iristen diren bi hodi sail dira. Goi mailako abereen giltzurrunak (metanephros), narrasti heldu, hegazti eta ugaztunenak, bi organoz osatuak daude, eta odoleko gernua iragaztea dute eginkizun, ura eta elikadura gaiak xurgatzea, hondakinak isurtzea, eta, azkenik, gernua kanporatzea.
Ugaztunen giltzurrunak bi zati ditu: kanpoko azala, konkorduna, glomeruluez eta odol hodi bihurrituez osatua, eta barruko zati leuna, hodi biltzaileak eta giltzurruneko piramideak dituena (10 edo 15). Giltzurrunaren unitate funtzionala nefrona da.