Gimnasio

Gimnasio baten ikuspegia.

Gimnasio gimnastika egiteko berariaz prestaturiko lekua da.[1]

Antzinako Grezian γυμνάσιον, gymnasion, «biluzik izateko leku» orduko eskolak ziren eta gorputz-hezkuntza egiteko biluzik aritzen ziren. Antzinako Erroman ospetsuak baziren ere, desagertu ziren eta XVIII. mendean Salzmann alemaniar apaizak lehendabiziko gimnasio modernoa ireki zuen Turingian, Schnepfenthaleko Philanthropin ikastetxean.

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy