Gipuzkoako erlezain elkartea | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | Erlezain elkartea | |
Lehendakaria | Mikel Zubeldia | |
Hiria | Zaldibia | |
Probintzia/Estatua | Gipuzkoa | |
Herrialdea | Euskal Herria | |
Helbidea | Olaeta Auzoa, 6, 20247 Zaldibia, Gipuzkoa | |
Webgunea | Erleakgipuzkoa.org |
Gipuzkoako erlezain elkartea, Gipuzkoako erlezaintzaren mantenua zein jarraipena ziurtatzeaz eta erlezaintzaren garapen ildoak jorratzeaz arduratzen den elkarte bat da. Elkarte honek helburu eta ardura jakin batzuk ditu, besteak beste, lurralde-kudeaketaren arloan, erlezaintzako errolda egitea zein erlategien kokapena zein den jakitea eta ingurumenari dagokionez, Euskal Herrikoak diren erleak babestea.
Elkarteak berak ematen dituen datuen arabera, gaur egun, 550 bazkide ditu eta hauek guztiek 6 000 erlauntza inguru dituzte. Elkarteak gainera, arlo honetarako beharrezkoak diren materialak, erlezaintza-ikastaroak, aholkularitza teknikoa eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.[1]