Giza garapenaren indizea (GGI) Nazio Batuen Garapenerako Programak sortutako neurketa berezia da. Gizarte adierazle estatistiko bat da eta hiru parametroz osatuta dago:
Bizitza luzea eta osasungarria: bizi itxaropenaren datuekin neurtua.
Hezkuntza: alfabetizazio tasa eta Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Goi Mailako Irakaskuntzaren tasa gordina kontuan izanik neurtua.