Giza erditzea | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | jaiotza, organismo zelulaniztun baten organismo anitzeko prozesua, giving birth (en) multi-organism reproductive process (en) |
Espezialitatea | midwifery (en) Ginekologia eta obstetrizia |
Arrazoia(k) | haurdunaldi |
Sortzen du | jaioberria, muscle fatigue (en) jaiotza |
Identifikatzaileak |
Giza erditzea, edo haurgintza, haurdunaldiari amaiera ematen dion prozesua da. Prozesu horrek barne hartzen ditu emakumea erditze-uzkurdurekin hasten denetik haurra umetokitik irteten den arte jazotzen diren aldaketa fisiologiko guztiak.[1] Erditze baginalaren prozesuan hiru fase bereizten dira: ezabatzea eta utero-lepoaren dilatazioa, umearen jaitsiera eta jaiotza, eta, azkenik, plazentaren kanporaketa. Erditzean, oso ohikoa da farmakoak erabiltzea, bai mina murrizteko (medikamentu anestesikoak), bai plazenta kanporatzean atzerapen larriak gerta daitezela ekiditeko (oxitozina). Dena den, erditze seguruena naturaltasunez gauzatzen dena da, alegia, kanpo-eragilerik zein esku-hartzerik behar ez duena.[2] Arrisku handiko haurdunaldietan, berriz, amaren bizia zein haurrarena galzorian egonez gero, zesarea bidez eragiten da jaiotza: umea sabelaldean egiten den ebaki kirurgiko batetik kanporatzen da.