Giza genoma

Giza kariotipo arrunt baten irudikapen grafikoa

Giza genoma gizaki baten informazio genetikoaren bilduma da. 30.000 gene inguruk osatzen dute, hasieran uste zen baino pixka bat gehiago (lehenengo ikerketen arabera, kopuru hori 20.000-25.000 gene ingurukoa zen [1]). Genoma gorputzaren DNA guztia da. Genoman gorputza eraikitzeko behar den informazio osoa dago; proteinen sintesian gauzatzen den informazioa, alegia. Zelula nukleoan dago kokaturik, 46 kromosometan.

Giza genomak 3.200 milioi base pare ditu, gutxi gorabehera. 30.000 gene inguru daudenez, 100 milioi base pare hartzen dituztenak, esan daiteke 3.200 milioi base paretik %3,2 bakarrik hartzen dituztela gene funtzionalek [2]. Proteinak kodetzen dituzten DNAren zati horiei exoi deritze. Gainontzeko DNA guztiari "DNA zaborra" edo DNA ez-kodetzailea deitu zaio (introiez, transposoiez, DNAren sekuentzia errepikorrez eta DNA satelitez osatuta dago) [3]. Garai batean DNA ez-kodetzaile horrek ez zuela inongo funtziorik uste bazen ere, gero eta zantzu gehiagok DNA mota horrek funtzio erregulatzaile bat betetzen duela ustera garamatzate [4]

  1. International Human Genome Sequencing Consortium (2004).Finishing the euchromatic sequence of the human genome.
  2. Aldaba, J.; Lopez, P.; Pascual, M.M.; Urzelai, A.: Biologia 2. Batxilergoa Elkar (2006) 259 orr. ISBN: 84-9783-222-1
  3. Carton, Eider Zabor-DNA, zaborretara Zientzia.eus, Elhuyar (2007-06-20)
  4. Ruiz Rejón, M. El enigma del ADN basura BBVS OpenMind 2015-08-31

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in