Giza zahartze

Amona eta biloba.

Giza zahartzea gizakiak zahar bihurtzeko prozesua da. Izan ere, bakterioak, landare iraunkorrak eta animalia sinple batzuk biologikoki hilezkorrak izan daitezke[1]. Zentzu zabalago batean, zahartzea zatitzeari utzi dioten organismo baten barruko zelula bakarrei edo espezie baten populazioari dagokio[2].

Gizakietan, zahartzeak denboran zehar gizakian gertatzen diren aldaketen metaketa adierazten du[3], eta aldaketa fisikoak, psikologikoak eta sozialak barnebil ditzake[4][5]. Erreakzio-denbora, adibidez, murriztu egin daiteke adinarekin; oroitzapenak eta ezagutza orokorra, berriz, handitu egiten dira. Zahartzeak giza gaixotasunen arriskua areagotzen du, hala nola, minbizia, Alzheimer gaixotasuna, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, garun-hodietako istripuak eta beste asko[6][7]. Mundu osoan egunero hiltzen diren gutxi gora beherako 150.000 pertsonetatik, bi heren inguru adinarekin lotutako arrazoiengatik hiltzen dira.

Zahartzeari buruzko gaur egungo teoriak 2 alorretan banatzen dira: lehenik, kaltearen kontzeptuari esleitzen zaizkionak; horien arabera, kaltea metatzeak (DNAren oxidazioak, esaterako) sistema biologikoen matxura eragin dezake. Bestetik, zahartze programatuaren kontzeptuari erreferentzia egiten diotenak daude, zeinaren arabera barne-prozesuek (mantentze-lan epigenetikoak, hala nola DNAren metilazioak) zahartzea eragin baitezakete[8][9]. Zahartze programatua ez da nahastu behar programatutako zelula-heriotzarekin (apoptosia).

Obesitateak zahartze-prozesua bizkortzen duela iradoki da[10][11]. Primateak ez diren animalietan, kaloria-murrizketak, berriz, zahartze-prozesua moteltzen du, eta, aldi berean, osasuna eta gorputz-funtzioak mantentzen ditu. Primateetan (gizakiak barne), biziaren luzatze-efektu horiek zalantzazkoak izaten jarraitzen dute.

  1. «Age Calculator» www.calculator.net (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  2. (Ingelesez) Liochev, Stefan I.. (2015-12). «Which Is the Most Significant Cause of Aging?» Antioxidants 4 (4): 793–810.  doi:10.3390/antiox4040793. ISSN 2076-3921. PMID 26783959. PMC PMC4712935. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  3. (Ingelesez) Bowen, Richard L.; Atwood, Craig S.. (2004). «Living and Dying for Sex» Gerontology 50 (5): 265–290.  doi:10.1159/000079125. ISSN 0304-324X. PMID 15331856. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  4. (Ingelesez) «Understanding the Dynamics of the Aging Process» National Institute on Aging (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  5. Prakash, I. J.. (1997-10). «Women & ageing» The Indian Journal of Medical Research 106: 396–408. ISSN 0971-5916. PMID 9361474. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  6. (Ingelesez) Lau, Kin-Hing William; Baylink, David J.; Wasnik, Samiksha; Sheng, Matilda HC; Ahmed, Abu Shufian Ishtiaq. (2017-02-20). «Effect of aging on stem cells» World Journal of Experimental Medicine 7 (1): 1–10.  doi:10.5493/wjem.v7.i1.1. PMID 28261550. PMC PMC5316899. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  7. (Ingelesez) Renstrom, Joelle. (2020-03-02). «Is Aging a Disease?» Slate Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  8. (Ingelesez) Ghosh, Shampa; Sinha, Jitendra Kumar; Raghunath, Manchala. (2016-09). «Epigenomic maintenance through dietary intervention can facilitate DNA repair process to slow down the progress of premature aging: Dietary Intervention Can Slow Down Premature Aging» IUBMB Life 68 (9): 717–721.  doi:10.1002/iub.1532. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  9. (Ingelesez) Miller, Freda D.; Kaplan, David R.. (2007-02). «To Die or Not to Die: Neurons and p63» Cell Cycle 6 (3): 312–317.  doi:10.4161/cc.6.3.3795. ISSN 1538-4101. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  10. (Ingelesez) Raghunath, Manchala; Ghosh, Shampa; Sinha, JitendraKumar. (2019). «‘Obesageing’: Linking obesity & ageing» Indian Journal of Medical Research 149 (5): 610.  doi:10.4103/ijmr.ijmr_2120_18. ISSN 0971-5916. PMID 31417028. PMC PMC6702696. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  11. Salvestrini, Valentina; Sell, Christian; Lorenzini, Antonello. (2019). «Obesity May Accelerate the Aging Process» Frontiers in Endocrinology 10  doi:10.3389/fendo.2019.00266. ISSN 1664-2392. PMID 31130916. PMC PMC6509231. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy