Gizarte-darwinismo

Herbert Spencer, gizarte-darwinismoaren ideologoa.

Gizarte-darwinismoa edo darwinismo soziala bezala ezagutzen duguna, Charles Darwinen hautespen naturalaren teoriak giza komunitateetan aplikazio sozialak dituela defendatzen duen ideologia bat da. Bizirauteko gai denaren ideian[1] hautespen naturalaren kontzeptu darwiniarra giza gizartea maneiatzeko erabil daitekeenaren ustean oinarritua dago[2] baliabide naturalek edo hainbat postu sozialek (etnikoa, nazionala, klasekoa, etab.) duten konpetentzia azpimarratuz[3].

Gizarte-darwinismo terminoa Richard Hofstadter AEBetako historialariak 1940ko hamarkadan zabaldu zuen arren, teoria honen erpina XIX. mendearen bukaeran zein XX. mendearen hasieran iritsi zen, Herbert Spencer (1820-1903) izanik ideologo nabarmenduenetako bat[4].

Gizarte-darwinismoa Adolf Hitlerren ideologia naziaren zutabe garrantzitsuenetakoa izan zen eta inperialismoaren kausa nagusietako bat ere bada.

Stephen Jay Gould paleontologoak gogor salatu zituen darwinismo sozialaren oinarriak. Besteak beste, ideologia honek "Faltsukeria zientifikoan" eta gizaki batzuen ustezko sortzetiko gutxiagokotasunean oinarriturik, milioika gizakiren heriotza eta bidegabekeria soziala betikotu zituelako.[5]

"Darwinista sozialek" Darwinen oinarri biologikoak gizarteari aplikatzen dizkioten aktoretzat hartu ohi dute beren burua.

  1. Huertas Garcia Alejo, Rafael. (1998). Clasificar y educar: historia natural y social de la deficiencia. , 155 or..
  2. Todd, D. D.. (1981-09). «A Dictionary of Philosophy. Edited by Antony Flew. New York, N.Y.: Macmillan Press. Pan Books Ltd. 1979. Pp xiii, 351. $6.50, paper.» Dialogue 20 (3): 625–627.  doi:10.1017/s001221730002374x. ISSN 0012-2173. (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  3. Darwin Hamblin, Jacob. Science in the Early Twentieth century:. An Enciclopedia, 270 or..
  4. Blake Truscott, Robert. (1998). The Best Review for the PLACE Program for Lisensing Assessments for Colorado Educators,. Research and Education Assoc., 366 or..
  5. Jay Gould, Stephen. (2009). La falsa medida delhombre. Drankontos bolsillo.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy