Gizatalde

Maoritarren arraunaren ospakizuna. Komunitate etniko eta kultural baten adibidea.

Gizataldea edo komunitatea hainbat elementu komun partekatzen dituen gizaki multzoa da, bereziki hizkuntza, ohiturak, balioak, interesak, zereginak, mundu ikuskera, adina, kokapen geografikoa, estatus soziala eta rolak. Elementu guzti horiek parte hartzaileen identitatean eta kohesio mailan dute eragina.

Komunitateak elementu hauek barne hartzen ditu[1]:

  • Pertsona multzo bat.
  • Kokagune geografiko jakin bat'[oh 1].
  • Lana funtzio espezializatu eta elkarlotuetan banatua.
  • Kultura berekoak eta beren ekimena antolatzen duten gizarte sistema bat.
  • Bertako jendea jakitun izatea beren batasunaz eta komunitatearen partaidetzaz.
  • Jardun dezake elkarlanean organikoki.
  1. Horton, Paul B., eta Hunt, Chester L. (1994): Soziologia, Leioa: UPV/EHU. 392.or.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy