Glia

Glia zelulak, sarri neuroglia edo glia soilik deituak, nerbio-sistemako zelula ez-neuronalak dira, egitura eutsi, neuronak elikatu, homeostasia mantendu, mielina sortu eta babesa ematen dutenak. Giza burmuinean neuronak baino 10 aldiz ugariagoak dira.

Honetaz gain, garapenean parte hartzen dute, neurona gazteak kokapen egokira gidatuz; axoi eta dendriten haziera kontrolatzen dute haziera-faktorea askatuz. Ezagutu berri da sinapsietan parte hartzen dutela neurotransmisoreak ezabatuz; egitura presinaptikoan eragina dutela ATP bezalako faktoreen bidez, eta neurotransmisoreak sortzeko gaitasuna dutela. Azken ikerketen arabera glia eta neuronek lehen uste baino antza handiagoa dute.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy