Globulu gorri

Globulu gorri
Globulu gorriak. Mikroskopio eskaneatzaile elektroniko baten bidez hartutako argazkia. Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen parteodola
Identifikadoreak
LatinezErythrocytus
MeSHA11.443.240 eta A15.145.229.334 A11.118.290, A11.443.240 eta A15.145.229.334
THH2.00.04.1.01001
FMA62845
Terminologia anatomikoa

Globulu gorria, hematiea edo eritrozitoa odol-zelula mota bat da, denetan ugariena, oxigenoa arnas aparatutik organismoko zelula guztietara garraiatzeaz arduratzen dena. Ugaztun gehienenak biribilak, zapalak eta nukleorik gabeak dira. Hegazti, narrasti, anfibio eta arrainenek, berriz, forma eliptikoa dute eta nukleodunak dira. Jan Swammerdam herbeheretarrak deskribatu zituen lehen aldiz, 1658an.

Giza-hematien diametroa 7 mikrakoa da, eta lodiera 2 mikrakoa. Kopuru normala 4-6 milioi/mm3 da, baina asko aldatzen da baldintza fisiologikoen eta egoera patologikoen arabera. Gorriak dira barnean duten hemoglobinari esker. Hezur-muin gorrian eratzen dira, eta 120 bat eguneko bizia dute.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy