Glukolisi

Glukolisia (grezieratik: γλυκύς "gozo" + λύσις "haustura"), glikolisia edo Embden-Meyerhof bidea glukosa katabolizatzeko bide metabolikoa da, izaki bizidun guztiek (bakterioek, landareek zein animaliek) erabiltzen dutena. Glukolisiaren bitartez glukosa molekula bakoitzeko bi molekula azido pirubiko (pirubato) sortzen dira.

Glukolisiaren bitartez zelulak hiru gauza lortzen ditu:

  • energia handiko molekulen sintesia (ATP), beste prozesu zelularretan erabiliko direnak. Baita NADH-ren sintesia ere, arnasketa aerobioaren fase batean (arnas katean eta fosforilazio oxidatiboan) ATP-aren sintesian parte hartuko duena.
  • azido pirubikoa sortzea, Krebsen ziklora pasatuko duena (arnasketa aerobioan) ala etanol edo azido laktiko bihurtuko dena (hartziduraren bitartez, ingurugiroan oxigenorik ez dagoenean).
  • beste bide metabolikoetan arituko diren metabolito batzuen agerpena.

Prokariotoetan zein eukariotoetan glukolisia zelularen zitoplasman burutzen da.

Glukolisiaren ekuazio orokorra honako hau izaten da:

D-Glukosa Azido pirubikoa
+ 2 NAD+ + 2 ADP + 2 Pi 2 + 2 NADH + 2 H+ + 2 ATP + 2 H2O

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy