Glukoproteina

Polipeptido baten asparaginari lotutako monosakaridoak (karratuak, zirkuluak, koloretako erronboak) (N-glukosilazioa)

Glukoproteinak karbohidrato bati edo gehiagori modu kobalentean lotutako proteina batez osatutako biomolekulak dira. Orokorrean, mintz plasmatikoaren kanpoko aldean egoten dira (glukokalizaren parte dira). Zelulen barruan, organulu espezifikoetan aurkitzen dira, hala nola, Golgiren aparatuan eta lisosometan.

Glukoproteinen egitura oso konplexua da, glikosilazioa leku desberdinetan eta gluzido mota desberdinekin gerta baitaiteke. Horren ondorioz, propietate biologiko desberdinak dituzten biomolekula ugari sortzen dira.

Glukoproteinak zelulen gainazalean daude, eta zelulen arteko elkarrekintza askoren eragile dira. Hala nola zelulen arteko komunikazioan eta zelula-atxikitze prozesuan. Odolean ere badaude, eta zeregin garrantzitsua dute inmunitate-sistemaren erregulazioan eta odol-koagulazioan. Gainera, glukoproteinak markatzaile biologiko gisa erabiltzen dira gaixotasunak diagnostikatzeko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in