God Save the Queen | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1745 |
Izenburua | God Save the King, God Save the Queen, God Save the King, God Save the Queen eta God Save the King |
Jatorrizko herrialdea | Britainia Handiko Erresuma |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Hizkuntza | ingelesa |
Tonoa | Sol maior |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Kokapena | |
Bilduma | Victoria and Albert Museum |
Hitzak | Henry Carey |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | ezezaguna Henry Carey |
God Save the Queen (euskaraz: «Jainkoak salba beza Erregina») egile ezezaguneko Erresuma Batuko abesti abertzalea da. Tradizioz, Erresuma Batuan eta haren kolonietan nazio ereserkitzat jo izan da, bai eta Britainiar errege-erreginen ereserkitzat ere. Monarka gizonezkoa bada, «God Save the King» abesten da (Jainkoak salba beza Erregea), antzinako moduan.
Abestia ez da inoiz Erresuma Batuko ereserki ofiziala izan, legez ez baita inoiz hala xedatu. Oro har, ahapaldi bakoitza behin abesten da, noizbehinka bitan. Commonwealtheko zenbait estatutan nazio ereserki ofiziala da eta beste batzuetan, ez.