Goenkale | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Anjel Lertxundi | |||
Izenburua | Goenkale | |||
Jatorrizko hizkuntza | euskara | |||
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria | |||
Sasoi kopurua | 22 | |||
Atalak | 3.708 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | soap opera | |||
Iraupena | 30 minutu | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Pobol y Cwm | |||
Grabazio lekua(k) | EITB Donostia, Orio eta Tolosa | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | ETB 1 | |||
Hasiera-data | 1994ko urriaren 3a | |||
Amaiera-data | 2015eko abenduaren 28a | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Arralde | |||
kronologia | ||||
|
Goenkale ETB 1eko euskarazko telesail bat da, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta Euskal Telebistak ekoitzia. Arralde izeneko fikziozko herri batean gertatzen diren gorabeherak kontatzen dira bertan. Arraldeko kale nagusiak ematen dio telesailari izena: Goenkale.
Hasierako helburua hiru hileko iraupeneko telesaila egitea zen, baina, saioak izan zuen harrera ona eta audientzia-datu apartak ikusita, aurrera jarraitu zuen. Azkenean, guztira 22 denboraldi eta 3.708 atal emititu ziren 1994ko urriaren 3tik 2015eko abenduaren 28ra bitartean. Euskal Herriko historian inoiz izan den telesailik luzeena izan da, eta, Europan, bigarrena.[1] Garai horretako ETB 1eko saiorik arrakastatsuena izan zen eta gizarte sareetan ere jarraipen zabala izan zuen. ETBren inoizko saiorik garrantzitsuenetakoa da.
1994tik 2004ra astelehenetik ostiraleta emititzen zen (astean 5 atal). 2004ko irailetik aurrera berriz, astelehenetik ostegunera (astean 4 atal). 2006ko urtarrilaren 9an astelehenetan eta asteartetan ematen hasi ziren, egun bakoitzean bi atal (astean 4 beraz). Eta 2014-2015 denboraldian ordutegiak aldatzen hasi ziren: batzuetan astelehen eta astearte eta beste batzuetan astelehenetan bakarrik (astean beraz 2 edo 4 atal). Azkenik 2015ko urtarriletik aurrera, astelehenetan bakarrik ematen hasi ziren (astean 2 atal).