Goiko arnasbideetako infekzioak[1] goiko arnasbideko hainbat gaixotasun infekzioso barne hartzen ditu: sudurrean eta sudurreko sinuetan eragiten duen sinusitisa, erdiko belarrian eragiten duen erdiko otitisa, faringean eragiten duen faringitisa, amigdala palatinetan eragiten duen amigdalitisa, laringean eragiten duen laringitisa eta guztiak edo horietako batzuetan eragiten duen hotzeri arrunta. Infekzio horietako gehienak birusek eragindakoak dira, batez ere errinobirusa. Gaixotasun hauek laneko edo eskolako absentismoaren edo osasun-zerbitzuetan kontsulta egiteko arrazoi nagusietako bat dira.[2]