Gospel | |
---|---|
Sorrera | XVIII. mendea |
Sorlekua | AEB |
Hedapena | Mundu osoan. |
Instrumentuak | pianoa, organoa, bateria, gitarra eta ahotsa. |
Azpigeneroak | |
Gospel garaikidea, hegoaldeko gospel |
Gospela (ingelesetik: godspell, “berri ona”) kristau musika mota bat da, Estatu Batuetako eliza afroamerikarretan jatorria duena.[1] Ahotsa da instrumentu nagusia, gehienetan harmoniari garrantzi handia emanez; hitzak, berriz, mezu kristaua izaten du. XVIII. mendean sortua, entzute handia erdietsi zuen 1930eko hamarkadan. Nabaria da jazz klasikoan eta modernoan izan duen eragina.[2]