Goy (hebreeraz: גוי, pluralez goyim hebreeraz: גוים edo hebreeraz: גויים) Tanakhean "nazio" adierazteko erabiltzen duten terminoa da.[1] Hebrear Biblian Jainkoak juduei beste nazioetatik banatzeko agindu zienez, beste nazioak goyim bilakatu ziren. Septuagintan horrela itzuli zuten hebreerazko hitza; baina, denboraren poderioz, "nazio" hitzaren esanahia aldatu zen[2] eta Vulgatan gentile (jentil) eta nationes (nazioak) erabili zuten.
Goy hitzaren lehenengo aipamena Pentateukoan agertzen da, Has 10:5 bertsetean hain zuzen ere. Gero, Has 12:2 bertsetean, Abrahamen ondorengoek nazio handi bat (goy gadol) sortuko dutela esaten dute. Tanakhak beste 550 aldiz erabiltzen du hitz hau. Juduentzat, goyim guztiak Noeren ondorengoak dira eta Jaungoikoarentzat atseginak izateko Noeren zazpi legeak bere behar dituzte.