Gradu (hezkuntza)

Gradu, gradu titulua edo unibertsitate-gradu esaten zaio, azken hamarkadetan, arlo akademikoan, goi hezkuntzako ikasketa multzo bat burutzean eskuratzen den tituluetako bati.

Boloniako prozesua martxan jarri zenetik, gradu tituluak lehenagoko unibertsitate-lizentzia eta unibertsitate-diplomen lekua ordeztu zuen. Unibertsitate-gradua eskatzen da master titulua eskaintzen duten ikasketetan matrikula egiteko edo doktorego ikasketak hasteko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy