Graduazio militar

Gradu edo graduazio militarra indar armatuetan, polizia-indarretan eta beste erakunde armatu edo uniformatu batzuetan erabiltzen den aginte-eskala ezartzeko sistema hierarkikoa da.

Lanpostu militarrak eskalafoietan banatzen dira, herrialdeen eta historiaren arabera: tropa, ofizialordeak eta ofizialak.

Gradu militarrak bisualki irudikatzen dira uniformean dauden dibisen/intsignien eta galoien bidez, normalean sorbaldetan, mahuketan edo bularrean jositako oihalezko piezen bidez.

Indar armatuetan graduen erabilera ia unibertsala da. Txinako Herri Errepublikaren Askapenerako Herri Armada (1965-1988),[1] Albaniako Armada (1966-1991) eta Sobietar Batasun ohiaren Armada Gorria (1918-1992)[2] bezalako erakundeak bere garaian graduen sistema deuseztatu zuten indar armatuen adibideak dira, nahiz eta geroago, aginte eta kontrol arazoak izan ondoren, berriro ezartzera behartuta egon ziren.

  1. China's Upcoming Leadership Changes and the PLA (Ingelesez)
  2. Rosignoli, Guido (1984). "World Army Badges and Insignia Since 1939". Dorset: Blandford Press.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in