Gran Chaco | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 310 m |
Mota | ordoki, WWF ekoeskualde eta ekoeskualde |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°09′44″S 61°28′13″W / 19.1622°S 61.4702°W |
Honen parte da | La Plata lowland (en) |
Kokapena | Neotropikoa |
Gran Chaco edo Chaco[1] (kitxuaz: chaku; «ehiza-(lurraldea)») Hego Amerikako ordoki zabala (1.144.000 km²) da, Mato Grossoko goi-ordokiaren, Paraguai eta Salado del Norte ibaien eta Boliviako Altiplanoaren artean dagoena. Argentina, Bolivia, Brasil eta Paraguaiko lurrak hartzen ditu.
Haren hegoaldean panpa dago, baina Gran Chacon, panpan ez bezala, oihan zabalak daude. Ibai garrantzitsuenak Pilcomayo, Bermejo eta Salado del Norte dira. Klima eta landaretza tropikalak dira. Ekonomiaren oinarriak baso ustiapena eta abeltzaintza dira.