Grand Hotel (euskaraz Hotel Handia), 1932ko Edmund Goulding britainiarrak zuzendutako drama film bat da. William A. Drake estatubatuar antzerkigilearen 1930eko izenburu berdineko antzezlanean eta Vicki Baum austriar idazlearen Menschen im Hotel (1929, Jendea Hotelean) eleberrian oinarritua dago. Greta Garbo, John Barrymore, Joan Crawford, Wallace Beery, Lionel Barrymore, Lewis Stone eta Jean Hersholt aktoreek antzeztu zuten.