Granodiorita (granito eta dioritaren konbinaketa) arroka igneo plutoniko bat da, granitoaren oso antzekoa. Nagusiki kuartzoz osatua dago, %10 baino gehiago, eta feldespatoz, baina, granitoak ez bezala, plagioklasa gehiago du ortoklasa baino. Bigarren mailako mineral bezala biotita, piroxenoa eta anfibolita ditu.
Mundu osoan ezaguna den eta Egiptoko hieroglifoak itzuli ahal izateko erabili zen Rosetta Harria granodioritazkoa da.