Stephen Grover Cleveland (Caldwell, 1837ko martxoaren 18a - Princeton, 1908ko ekainaren 24a) Ameriketako Estatu Batuetako presidentea izan zen. Bi agintaldi ez jarraian AEBetako presidente izandako agintari bakarra da, eta 1861etik 1933ra doan dominazio errepublikarreko aroan presidente izandako hiru demokratetako bat.[1]
Estatu Batuak Kuban ez sartzearen alde eta Puerto Rico eta Filipina uharteak Estatu Batuetara biltzearen aurka azaldu zen.