Guaraniera

Artikulu hau Guarani hizkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guarani».
Guaraniera
Avañe'ẽ
eta
Datu orokorrak
Lurralde eremuaArgentina, Bolivia, Brasil, Paraguai
Hiztunak7.000.000
OfizialtasunaParaguai, Bolivia, Corrientes probintzia eta Tacuru
AraugileaGuaranieraren Akademia
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
hizkuntza autoktono
Ameriketako jatorrizko hizkuntzak
Tupian (en) Itzuli
Tupi–Guarani (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, hizkuntza eranskaria, active–stative language (en) Itzuli eta hizkuntza polisintetikoa
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1gn
ISO 639-2grn
ISO 639-3grn
Ethnologuegrn
Glottologtupi1282
Wikipediagn
IETFgn

Guaraniera[1] (hizkuntza hartan, avañe'ẽ) Hego Amerikako hizkuntza bat da, guaranien berezkoa. Paraguai eta Bolivia osoan eta Argentinako Corrientes probintzian ofiziala da, baita Brasilen ere (Tacuru eta Mato Grosso del Sur eskualdeetan soilik). 4-7 milioi hiztun inguru ditu egun.

Hiztun gehien-gehienak ezamerindiarrak (mestizoak eta zuriak) dituen mintzaira amerindiar bakarra da. Izan ere, Amerika osoko hizkuntza nagusiek (gaztelaniak eta ingelesak) bertakoa menderatu ez duten kasu bakarra da. Antonio Ruiz de Montoya jesuitak guaraniera horrela deskribatu zuen: Hain dotorea da, non hizkuntza famatuenekin ere lehia dezakeen.

Jopará izeneko kreolera hitz egiten dute, hirietan nagusiki.

  1. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-19).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in