Guilin

Guilin
桂林市
Prefektura mailako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoGuangxi
Izen ofiziala桂林市
Gveilinz
Jatorrizko izena桂林市
Posta kodea541000–541999
HerriburuaLingui barrutia
Geografia
Koordenatuak25°16′N 110°17′E / 25.27°N 110.28°E / 25.27; 110.28
Map
Azalera27.667,28 km²
Altuera153 m
Demografia
Biztanleria4.931.137 (2020)
−154.363 (2018)
Dentsitatea178 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0773
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakJeju Hiria, Toruń, Kumamoto, Orlando, Târgoviște eta Hévíz (en) Itzuli
Matrikula桂C eta 桂H
Hizkuntza ofizialatxinera eta zhuangera
guilin.gov.cn
Guilin
Guilin inguruko paisaia

Guilin (txinera sinplifikatuaz: 桂林; pinyinez: Guìlín), Txinako hego-ekialdeko hiria. Guangxi eskualde autonomoan kokatutako prefektura-mailako hiria da. Guztira, 1.340.000 biztanle inguru dauzka (2007ko erroldaren arabera), eta 27.809 kilometro koadroko azalera.

Oso paisaia ederrak daude inguruetan, higadurak guztiz jandako kare-haitz tontor ugari eta ura nonahi. Txinako pinturaren historian, Guilingo paisaia inspirazio-iturri izan da pintore askorentzat. Turismogune garrantzitsu bihurtu da azken urte hauetan.

VI. mendean sortu zen hiria, eta budismoaren gune garrantzitsua izan zen VII. mendean. Garai hartako monasterio ugari daude hirian.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy