Gurutzadak | |
---|---|
Bederatzi kanpaina izan ziren | |
Data | XI. eta XIII. mende bitartean |
Lekua | Europa eta Ekialde Hurbila |
Gurutzadak Erdi Aroko gerra espedizioak izan ziren, Jesusen hilobia eta Lur Santuak musulmanen mendetik askatzeko kristauek egindakoak. Zortzi gurutzada izan ziren guztira, eta 1095etik 1270era bitartean banatu ziren.[1] Gurutzadetako partaideek, gurutzatu izenez ezagunak, erlijio-botoak hartzen zituzten aldi baterako, eta barkamena ematen zitzaien bekatuengatik.