Gustav Ludwig Hertz (Hanburgo, 1887ko uztailaren 22a – Ekialdeko Berlin, 1975eko urriaren 30a) fisikari alemaniarra zen, Heinrich Hertz fisikariaren iloba. Atomoen energia mailen kontzeptua garatu zuen 1923. urtean eta baita fluoreszentzia fenomenoen mekanismoa azaldu ere. 1925. urtean Fisikako Nobel Saria irabazi zuen.
Berlingo Fisika institutuko zuzendaria (1928), SESBeko ikerketa atomikoan parte hartu zuen (1947). Leipzigeko unibertsitateko irakaslea (1955). J. Franck-ekin lankidetzan, fluoreszentzia fenomenoak azaldu eta elektroien energia mailaren kontzeptua ezarri zituen (Bohr-en teoriaren berrespena).[1]