Gustave Flaubert (Rouen, Itsas Sena 1821eko abenduaren 12a - Croisset, Canteleu, Itsas Sena, 1880ko maiatzaren 8a) frantziar idazlea izan zen. Mendebaldeko eleberrigilerik nagusitzat hartzen da. Madame Bovary liburua da bere lanen artean ezagunena; literaturan eragin handia izan du, batez ere eleberrigintzan.