Haakon VII.a Norvegiakoa, jaiotze izenez Christian Frederik Carl Georg Valdemar Axel (1872ko abuztuaren 3a, Charlottenlund jauregia, Kopenhagetik hurbil - 1957ko irailaren 21a, Osloko Errege Jauregia, Oslo) 1905eko azaroaren 18tik 1957ko irailaren 21ra Norvegiako errege izan zen. Horretaz gain, jaiotzez Danimarka eta Islandiako printzea ere bazen.
500 urte igaro eta Norvegiak bere independentzia berreskuratu arte ezin izan zen erregerik hautatu ahal izan, independentzia lortu ondoren norvegiarrek ordurarte Danimarka eta Islandiako printzea zen Carl hautatu eta Haakon VII.a Norvegiakoa izenez izendatu zuten. Hortaz, Haakon VII.a Norvegiako aro modernoko lehenbiziko erregea izan zen.
Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek Norvegia okupatzean, Haakon VII.a Norvegiaren burujabetasuna eta demokraziaren alde egiteagatik nabarmendu zen. Hortaz, Norvegia okupatuan naziek ezarritako gobernuarekiko pareleloa zen beste norvegiar gobernu bat eratu zuen, lehenbiziko Norvegiaren iparraldean eta ondoren Ingalaterran. Honela erresistentziaren ikur bilakatuz.