Habea arkitekturaren eraikuntzan erabiltzen den egitura-elementu lineal eta eskuarki horizontala da. Sekzio txikia baldin badu habexka deritzo. Makurdura-esfortzuak ditu nagusi. Laukizuzen formako sekzioa izan ohi du, karga bereziak eusteko T, C edo L forma eduki badezake ere. Materialari dagokionez, tradizionalki zurezkoa izan ohi da, zurak trakzio-esfortzuak ongi jasatzen baititu. Azken hamarkadotan, aldiz, altzairuz edo hormigoiz eraiki ohi dira habeak, azken kasuan altzairuzko biribilez sendotuta.