Hans Albrecht Bethe (ˈhans ˈalbʁɛçt ˈbeːtə ahoksatua; Estrasburgo, Alemania, 1906ko uztailaren 2a - Ithaca, New York estatua, Ameriketako Estatu Batuak, 2005eko martxoaren 6a) alemaniar-estatubatuar fisikaria izan zen. Izpi kosmikoei buruzko ikerketen egilea. Zerrenda fotoelektronikoen teoria formulatu zuen. Alabaina, bere izena duen karbono-zikloaren aurkikuntzagatik (1938) zen batez ere ezaguna. 1943tik 1946ra bonba atomikoaren proiektuan lan egin zuen Estatu Batuetan. Fisikako Nobel saria eman zioten 1967an eta beste zenbait sari ere jaso zituen: Lomonosov urrezko domina (1989), Oersted domina (1993) eta Bruce domina (2001).