Hans Fritzsche | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bochum, 1900eko apirilaren 21a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Kolonia, 1953ko irailaren 27a (53 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Karin Fritzsche (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, politikaria, irrati-esataria, funtzionarioa, egunkariko editorea, news director (en) eta idazkariordea |
Kidetza | Kyffhäuserbund (en) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista German National People's Party (en) |
August Franz Anton Hans Fritzsche (Bochum, 1900eko apirilaren 21a - Kolonia, 1953ko irailaren 27a) alemaniar politikari nazia izan zen.
Hamazazpi urterekin boluntario gisa esku hartu zuen Lehen Mundu Gerran. 1923tik prentsa nazionalistan kazetari aritu zen. 1932tik eguneroko albiste-programa bat izan zuen gobernuko irratian, Hans Fritzsche hitz egiten du (Es spricht Hans Fritzsche) izeneko. Garai hartan Alderdi Naziarekin eta SA-ekin bat egin zuen.
1933an Joseph Goebbelsek irratsaioa propaganda zerbitzuan sartu zuen. Fritzsche prentsa saileko eta irrati saileko zuzendaria eta Alemaniako aurkezle ospetsuena izan zen.
Nazien erregimenaren azken egunetan Führerbunkerren egon zen eta maiatzaren 1ean errenditzeko proposamen bat eman zien sobietarrei. Sobietarrek preso hartu eta Moskun espetxeratu zuten.
Nurenbergeko Auzitegian epaitu eta absolbitu zuten.