Harakiri

Harakiri edo hara-kiri (japonieraz: 腹切 edo 腹切り?, "sabeleko ebakia") Japonian egiten den edo zen suizidio mota bat da non erraiak ateratzea du helburu. Japonian nahiago dute seppuku (japonieraz: 切腹 seppuku?) terminoa, harakiri hitza baldarra kontsideratzen baita. Zenbaiten ustez, ordea, harakiri eta seppuku ez dira gauza bera eta ezberdintasuna kanjien irakurketan datza.

Harakiria ohiko praktika zen samuraien artean, bizitza ohorezko heriotza bati lotuta ikusten baitzuten, eta uko egiten zien berezko heriotza suposatuko zuen edozein erari. Horregatik, edozein akatsek ohore hori galarazi baino lehen, harakiria erabiltzen zuten heriotzaren bila. Harakiria erabiliz nagusiari heriotzaraino jarraitzea oibara (japonieraz: 追い腹 edo 追腹 oibara?) edo tsuifuku (japonieraz: 追腹 tsuifuku?) zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy