Harper Lee | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Monroeville, 1926ko apirilaren 28a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Monroeville, 2016ko otsailaren 19a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Hillcrest Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | Amasa Coleman Lee |
Ama | Frances Cunningham Finch |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Alabama (en) Monroe County High School (en) University of Utah Health Care (en) Huntingdon College (en) University of Alabama School of Law (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, musikaria, gidoilaria, legelari-poeta, prosalaria eta aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | William Faulkner |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Chi Omega (en) |
Izengoitia(k) | Harper Lee |
Genero artistikoa | Southern Gothic (en) |
| |
Nelle Harper Lee (1926ko apirilaren 28a - 2016ko otsailaren 19a) estatubatuar idazle ospetsuenetako bat da, Urretxindor bat hiltzea (To Kill a Mockingbird) idatzi zuen eleberriagatik. 1961eko Pulitzer Saria Fikzioan irabazi zuen eta gaur egungo estatubatuar literaturaren klasikoa bilakatu da. Leek eleberri bakarra idatzi zuen, eta hala ere 2007an Presidentziaren Askatasunaren Domina eman zioten literaturari egindako ekarpenagatik.[1] Ohorezko unibertsitateko titulu ugari jaso zituen, baina halakoetan hitz egiteari uko egiten zion. Truman Capote bere lagun minari lagundu zion Odol hotzean (In Cold Blood) 1966ko liburu ezagunaren ikerketan.[2] Capote izan zen Dill Harris Urretxindor bat hiltzea-ko pertsonaiaren oinarria.[3]
1768an sortutako Entziklopedia Britainiarrak literatura-kritikarien artean egindako inkesta baten arabera, Urretxindor bat hiltzea inoiz idatzi diren hamabi nobela onenean artean dago, hain zuzen bigarren lekuan, Anna Kareninaren ondoren.[4]
1950eko hamarkadaren erdialdean Zoaz, zaintzaile bat jarri (Go Set a Watchman) izeneko idatziak ere burutu zituen, 2015eko uztailean argitaratuz Urretxindorra-ren sekuentzia bezala, baina geroago baieztatu zen Urretxindorra-ren lehen zirriborroa izan zela.[5]
1962an Urretxindor bat hiltzea (To Kill a Mockingbird) zinemara egokitu zuen Robert Mulligan zuzendariak,[6] eta hiru Oscar Sari jaso zituen. Gregory Peck aktoreak eleberriko Atticus Finch pertsonaiarena egiten zuen.