Harran

Harran
Datuak
Antzinako herrialdeaPartia
Koordenatuak36°52′15″N 39°01′30″E / 36.8708°N 39.025°E / 36.8708; 39.025
Map
Azalera1.054 km²
Altitudea137 m

harran.bel.tr

Harran[1] (sumerreraz: 𒌷𒊮𒆜URU.ŠÀ.KASKAL; otomandar turkieraz: حران,[2] kurdueraz: Herran) Mesopotamia Garaiako antzinako hiria izan zen, egungo Altınbaşak herrian dagoena. Şanlıurfa probintzian dagoen barrutiak bere omenez "Harran" du izena.

K.a. 3. milurtekoan jadanik biztanleak zituen. Asiriarrek Ḫarrānu, Biblian Ḫaran (חָרָן)[3], greziarrek Κάῤῥαι, erromatarrek Carrhae, lehenengo kristauek Hellenopolis (῾Ελληνὀπολις 'greziar hiria') eta musulmanek Ḥarrān (حرّان)[4] deitzen zuten. Bertan gertatu zen k.a. 53an Carrhaeko gudu ospetsua.

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. Tahir Sezen, Osmanlı Yer Adları (Alfabetik Sırayla), T.C. Başbakanlık Devlet Arşivleri Genel Müdürlüğü, Yayın Nu 21, Ankara, p. 223.
  3. David Noel Freedman et al., Eerdmans dictionary of the Bible s.v. Haran
  4. Encyclopedia of Islam, s.v. Ḥarrān

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in