Harrespil

Artikulu hau harrespil, jentil baratze edo cromlechari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jentilbaratza (argipena)».
Okabe harrespila, Donibane Garazi hego-ekialdean.
Euskal Herriko megalitoen zonaldeak.[1]

Harrespil edo cromlecha harri eta zutarriekin zirkulu edo elipse bat osatuz eraikitzen den monumentu megalitiko mota bat da.

Euskal Herrian ugari dira mota honetako megalitoak, Pirinioetako mendilerroan eta inguruan. Luzaroan uste izan da Oria eta Leitzaran bailara zutela mugatzat, bailara hauetatik mendebaldera ez baitzen harrespilik aurkitu, edo oso adibide bakanak agertzen ziren[2]. Azken urteetan, ordea, Aralarren egin diren ikerketei esker, Leitzarango bailaraz haratago harrespilak egin zirela ikusi da[3]. Gainera, 2022an, Bizkaiko lehen harrespilak aurkitu zituzten Oiz mendian[4]. Kantabrian, La Corona cromlecha izan daitekeena dago, Hermandad de Campoo de Suso udalerriaren barne dagoen Población de Suso herritik gertu.[5] Segovian, Cantos Blancos cromlecha aurkitu zuten 2022an.[6] Katalunian ere badira cromlechak, adibidez, Gironako Mas Baleta cromlecha,[7], Bartzelona probintzian dagoen Cromlec de Pins Rosers.[8][9] Toledon, Totanés herrian aurkitu zen bat 2018an.[10]

Erresuma Batua, Frantzian, Danimarkan eta Suedian ere zabaldurik daude, nahiz eta ez diren Pirinioetako harrespilen berdinak. Frantzia iparraldekoak, kasu, ez dute hildakoren aztarnarik, eta beste garai batekoak dira. Izatez, izen ezberdinak erabiltzen dira ikerketetan, eta Pirinioetan aurki daitezkeen egiturak aipatzeko "Pirinioetako cromlechak" esamoldea erabili ohi da. Gainera, "cromlech" izena, jatorriz, galesa da eta trikuharria izendatzeko erabiltzen zen tradizionalki.

  1. Kondaira. (Noiz kontsultatua: 2017-11-21).
  2. Ezaguna da Mendiluzeko harrespila, Arabako Entzia mendilerroa
  3. Alustiza, José Antonio Mujika; García, Jaione Agirre; Muñoz, Erik Arévalo; Fito, José Miguel Edeso; Galarraga, Ane Lopetegi; Heredia, Iñigo Orúe Beltrán de; Díaz, Sebastián Pérez; Alonso, Mónica Ruiz et al.. (2018). «El conjunto de círculos pirenaicos de Ondarre en la Sierra de Aralar (Gipuzkoa): de monumento funerario a hito ganadero» Munibe Antropologia - Arkeologia (69): 191–210. ISSN 1132-2217. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  4. «[BIDEOA Oiz mendian Bizkaiko lehenengo cromlechak aurkitu dituzte, Burdin Aroko hilobi-monumentuak - Durangaldea»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  5. (Gaztelaniaz) CROMLECH DE "LA CORONA". BARRIO / LA POBLACION.. (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
  6. (Gaztelaniaz) «Cromlech de Cantos Blancos» Ayuntamiento de la Villa de Bernardos 2023-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
  7. (Katalanez) Cromlec mas Baleta - ubi.cat. 2021-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
  8. (Katalanez) Tarrús i Galter, Josep. (2011). «Menhirs i art megalític a Catalunya:les darreres descobertes i el seu context» Menhirs i art megalític a Catalunya: les darreres descobertes i el seu context: 93-102..
  9. Tarrús i Galter, Josep, Tarrús; Carreras, E.; Bofarull, B. E.. (2005). «El cromlec de Pins Rosers (Llinars del Vallès, Vallès Oriental)» in: Martzluff, Michel : Roches Ornées/Roches Dressées. Colloque de l'AAPO en Hommage à Jean Abelanet (Perpinyà, 2001).: 151-155..
  10. «¿Un Stonehenge en Toledo? – Arqueologia, Historia Antigua y Medieval - Terrae Antiqvae» terraeantiqvae.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in