Harribitxi

Harri bitxi eta erdibitxi multzoa: (erloju-orratzen norabidean goi-ezkerretik) diamantea, zafiroa, errubia, esmeralda eta ametista.

Harribitxia bere tasun bereziengatik oso baliozkoa den minerala da, ebaki eta leuntzean bitxigintzan eta beste apainduratan erabiltzen dena. Hala ere, arroka batzuk (adibidez lapis lazulia) eta gai organiko batzuk (adibidez anbarra) ez dira mineralak, baina bitxigintzan erabiltzen direnez harribitxitzat hartzen dira.

Harribitxi gehienak gogorrak dira, eta horregatik dira baliotsuak, nahiz eta mineral batzuk arrazoi estetikoengatik (kolorea, distira...) erabiltzen diren bitxigintzan. Urritasunak ere harribitxia baliotsu bilakatzen du.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in