Harrobi

Kareharri harrobia Soigniesen, Belgika.
Bertan behera utzitako harrobia, Adelaide, Australia.

Harrobia aire zabaleko meatzea da, harri industrialak, apaingarriak edo agregakinak ateratzeko erabiltzen dena. Haitzurdina, granitoa, kareharria, hareharria eta arbela dira harrobietatik erauzten diren harririk garrantzitsuenak. Inpaktu larriak eragin ditzakete ingurumenean, paisaian eta bizi-kalitatean. Izan ere, topografia, landaredia eta dinamika hidrologikoa eraldatzeaz gain, zarata eta hautsaldi handiak sorrarazten dituzte.[1]

  1. Canteras. evren.es (Noiz kontsultatua: 2019-1-31).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in