Harry Markowitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1927ko abuztuaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | San Diego, 2023ko ekainaren 22a (95 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia septizemia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea Doktoretza Carl Schurz High School (en) |
Tesi zuzendaria | Milton Friedman Jacob Marschak (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria |
Enplegatzailea(k) | Tokioko Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon RAND Corporation (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Econometric Society (en) |
Harry Max Markowitz (Chicago, 1927ko abuztuaren 24a - San Diego, 2023ko ekainaren 22a) estatubatuar ekonomialaria izan zen. Markowitz finantza-ekonomia modernoaren aitzindaritzat hartua da, eta kartera-inbertsioen teoria osatu zuen, inbertsioei buruzko argibideak emanez. Teoria horretan Markowitzek, arriskuaren eta errentagarritasunaren ideietan oinarriturik, finantza aktiboetan inbertitzeko erarik egokiena zein den azaltzen du. Bere iritziz, arrisku-maila onuragarriagoa lortzen da arrisku eta errentagarritasun maila desberdineko inbertsioak eginez, hau da, egokiagoa da finantza aktibo bat baino gehiagotan inbertitzea, bakar batean inbertitzea baino. 1990ean Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen, Merton Miller eta William Sharpe estatubatuar ekonomialariekin batera, finantza-ekonomian egindako lanengatik.