Harry Potter (pertsonaia)

Harry Potter (pertsonaia)
Harry Potterren unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaJ. K. Rowling
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Bikoizketa-aktoreaTim Schwarzmaier (en) Itzuli, Nico Sablik (en) Itzuli, Kelyan Blanc (en) Itzuli, Émile Mailhiot (en) Itzuli, Alessio Puccio eta Aleksey Anatolevitsj Elistratov (en) Itzuli
Datu biografikoak
Jaiotza-izenaHarry James Potter
JaiotzaGodric's Hollow (en) Itzuli1980ko uztailaren 31
HerrialdeaErresuma Batua
Sexuagizonezkoa
EgoitzaGodric's Hollow (en) Itzuli, 4 Privet Drive (en) Itzuli eta Hogwarts Castle (en) Itzuli
Jardueraikaslea
auror (en) Itzuli
Quidditch player (en) Itzuli
zuzendaria
Ilearen koloreaile beltz
Erabiltzen duen eskuaeskuina
Familia
AitaJames Potter
AmaLily Potter
Ezkontidea(k)Ginny Weasley
Seme-alabak
Senideak
FamiliaPotter family (en) Itzuli
Bestelakoak
Superbotereamagic in Harry Potter (en) Itzuli
JantziaBetaurreko
KirolaQuidditch
EtsaiakDraco Malfoy, Lord Voldemort eta Death Eater (en) Itzuli

Harry James Potter J. K. Rowling idazle britainiarraren Harry Potter liburu saileko protagonista nagusia da. Liburu sail nagusiak Harry eta bere lagunen bizitzako zazpi urte hartzen ditu, eta hamaika urte dituenetik hemezortzi urte dituen arte, Hogwarts azti eskolan burutzen dituzten ikasketak kontatzen ditu.

Urte bat zuela, Lord Voldemort azti ankerrak bere gurasoak (James eta Lily) hil zituen. Harry hiltzen ere saiatu zen, baina ezin izan zuen, eta Harryren bekokian marka txiki bat egitea baino ez zuen lortu. Horren eraginez, bere izeba-osabekin bizitzen geratu behar izan zen, baina horiek oso gaizki tratatzen zuten. Bestalde, Voldemort eta Harryren patuak elkarri lotuta geratu ziren gertaera horren ondorioz.

Bere bi lagun onenak, Ron Weasley eta Hermione Granger dira, Hogwarts azti eskolan ezagutu zituenak.

Gryffindor etxekoa da, bere bi lagunak bezala. Harryk eta bere lagunek urtero heroi edo gaizkile bihurtzen duten gertakariak gertu izaten dituzte. Gehien maite dituen pertsonak hauek dira: bere osaba (Sirius Black), Hogwarts eskolako zuzendaria (Albus Dumbledore) eta eskolako atezaina (Hagrid). Asko estimatzen duen beste pertsonaia bat Hedwig da, bere hontza.

Harry Potter film sailean Daniel Radcliffe aktore britainiarrak egin du pertsonaiaren papera.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy