Hartz Handia

Hartz Handia 
Datuak
LaburduraUMa
GenitiboaUrsae Majoris
SinbologiaHartz Handia
Eremua1.280 gradu karratu (. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
7, 20
Izarrik distiratsuenaε UMa (Alioth) (itxurazko magnitudea 1,76)
Meteoro euria
Konstelazio mugakideakDraco (konstelazioa), Camelopardalis, Lynx (konstelazioa), Leo Minor, Leo (konstelazioa), Coma Berenices, Canes Venatici eta Boötes
Behaketa
Igoera zuzena10,67 h
Deklinazioa-55,38°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Apirila
+90° eta −35° latitude bitartean ikusgai.

Hartz Handia edo Ursa Maior[oh 1]latinez: Ursa Major— Ipar hemisferioan ia urte osoan ikus daitekeen konstelazio bat da.[1]. Bere mitologia ziurrenik historiaurreraino hedatzen da. Latinezko izenak "hartz[ik] handi[en]a" esan nahi du, gertu dagoen Hartz Txikia konstelazioarekin parekatzen baita. Ptolomeok zehaztu zituen 48 konstelazioetako bat da, K.a. II. mendean, greziar, egiptoar, babiloniar eta asiriar astronomoen tradizioan oinarrituta[2]. Gaur egun onartzen diren 88 konstelazioen artean hirugarren handiena da.

Hartz Handia batez ere bere erdigunean dagoen zazpi izarreko asterismoagatik da ezaguna. Asterismo honek izen asko jasotzen ditu, batzuetan atxiki zaion lapiko-formari lotuta. Berezia da asterismo honek eta Hartz Txikiaren erdian dagoen zazpi izarreko asterismoak antzeko itxura izatea. Osatzen duten izarretako bi hartuta, Dubhe eta Merak, Polaris izarra aurki daiteke, lerro zuzen bat egiten baitute hiruren artean.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found

  1. (Gaztelaniaz) «Constelación Osa Mayor: Cuál es, cuándo y dónde podemos verla» Meteorología en Red 2018-07-23 (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
  2. «Constellation | COSMOS» astronomy.swin.edu.au (Noiz kontsultatua: 2022-07-10).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy