Hartz arre | |
---|---|
Pleistozeno-Gaur egun | |
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Ursidae |
Generoa | Ursus |
Espeziea | Ursus arctos Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
eta | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 7 hilabete |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | bile bear (en) |
Habitat | Sastrakadi eta baso |
Masa | 500 g |
Haginkadaren indarra | 78 |
Kumaldiaren tamaina | 2,5 |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… |
Hartz arrea (Ursus arctos) munduan zabalduen dagoen hartz espeziea da, Eurasiako eta Ipar Amerikako iparraldean dauden lurretako askotan bizi baita.[1][2] Karniboroen ordenako lehorreko espezie bizidunetan handienetako bat da, bere hurbileko ahaide hartz zuriarekin (Ursus maritimus) batera.
Hartz arrea munduko hainbat tokitan desagertzeko zorian dago. Gaur egun, Europako, Asia hotzeko eta Ipar Amerikako baso trinkoak ugaztun handi honen azken gordeleku bilakatu dira. Eremu zabal horretan, tamaina eta kolorearen arabera hamasei azpiespezie bereizi ohi dira, baina hartz arrearen taxonomia zalantzazkoa da. Azpiespezieen artean, euren tamaina handiagatik ezagunak dira grizzly hartzak (Ursus arctos horribilis) eta Kodiak hartzak (Ursus arctos middendorffi). Iberiar penintsulan, Kantauriar mendikatean bi azpipopulazio bereiz daitezke, mendebaldekoa eta ekialdekoa. Oraintsu arte Pirinioetan ere bizi zen hartz arrea, baina gaur egun ale bakan batzuk baizik ez dira gelditzen; gehienak, hartz populazio hori indartzeko asmoz Esloveniatik ekarriak.