Hasiera (Biblia)

Hasiera (Biblia)
Jatorria
IzenburuaGenesis, בְּרֵאשִׁית eta Första Moseboken
Atalak50
Ezaugarriak
Genero artistikoaliburu santua
HizkuntzaBibliako hebreera
TelesailaTora eta Pentateuko
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daTora
Itun Zaharra
Catholic Old Testament (en) Itzuli
Hexateuch (en) Itzuli
Pentateuko
Fikzioa
Argumentu nagusiaKosmogonia eta juduen historia
kronologia
Hasiera (Biblia) Irteera
Hasiera liburuko kontakizunek artean islada zabala izan dute historian zehar. Irudian, Adamen sorrera, Michelangeloren margolan batean. Kapera Sixtinoa. 1508-1512.

Hasiera edo Genesia[1] (grezieraz biblos geneseos, «jatorriko liburua», «sorrerako liburua»; hebreeraz bereshit, «hasieran»[2]) Bibliako Itun Zaharreko eta Torako lehen liburua da. Tradizio judu-kristauaren arabera Moisesek idatzi zuen, baina egun iritzi orokorra da, tarteka egitate historiko zenbait jasotzen baditu ere, antzinako alegiazko kontakizunen bilduma dela, K. a. 950. urtearen inguruan osatzen hasia, eta Esdras apaiz idazkari juduak burutua K. a. V. mendean. Liburuak munduaren sorrera eta gizadiaren lehen aroak kontatzen ditu: Jainkoak mundua eta gizakia nola sortu zituen, Adam eta Eva lehen gizonaren eta lehen emakumearen istorioa, Kain eta Abelen istorioa, Noeren ontzia eta uholdea, Babelgo dorrea eta Abraham, Isaak, Jakob eta Josef aitalehenen istorioak, besteak beste. Judaismoan, Hasiera liburuak Jainkoaren eta Israelgo herriaren arteko lotura agertzen delako da garrantzitsua. Kristau-dotrinan, berriz, funtsezko elementuak ezartzen ditu munduaren sorrerari eta jatorrizko bekatuari buruz.

Sinesmen horien aurka daude eboluzioari eta bizitzaren jatorriari buruzko teoriak, bizitzaren jatorria prozesu fisiko-kimiko baten ondorioz sortu eta gizakia primateengandik eboluzioz garatu dela baieztatzen dutenak. Teoria horiek zientzian frogatutzat jotzen badira ere, badira Hasiera liburuko bertsioa hitzez hitz sinisten dutenak eta horren aldeko argudioak ere ematen dituztenak. Hasiera liburuak sorrerari buruz ematen duen bertsioaren aldeztaile direnen sinesmenari kreazionismo deritzo. Beste sinestun zenbaitek aldezten dute zientzia eta fedea bateragarriak direla, eta Hasierako kontakizunak modu alegoriko edo sakonean ulertu behar direla.[3]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. «Hasieran» da, hain zuzen, Hasiera liburuko lehen hitza. Judaismoan Bibliako liburuak lehenengo hitzekin izendatzen dira.
  3. (Gaztelaniaz) Quesnel, Michel; Grusson, Philippe. (2002). La Biblia y su cultura (I: Antiguo Testamento). Sal Terrae, 39 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy