Hator hator

Hator hator
Jatorria
Egilea(k)Jesus Guridi, Juan Kruz De la Fuente, Resurreccion Maria Azkue eta Bartolome Ertzilla
Sorrera-urteaXVIII. mendea
Argitaratze-data1920
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta eta Gabon kanta
Hizkuntzaeuskara
TonoaRe maior

Hator hator euskal gabon kanta herrikoia da. Gehien entzuten diren gabon-kantetako bat da, abestia oso herrikoia baita.[1][2][3][4] Hamaika bertsio grabatu dituzte hainbat abeslarik, abesbatzak eta musika-taldek.[5]

Kantuaren lehen bertsioa XVIII. mendean sortu zuten Durangoko de la Fuente anaiek (Durangoko plateruak bezala ezagunak). Urteetan zehar hobekuntzak jaso ditu gero hitzetan eta harmonizazioan.

Gabon gauean bildu omen dira beti familiako senide guztiak, atzerrian edo beste herri batean bizi direnak ere. Kanpoan dauden senide horiek etxera itzultzen dira egun horretan. Egun horietan neguko solstizioa da, urte osoko beste egunekin konparatuta gau luzeena dutenak dira. Gau luze eta hotz hori aukera aproposa da familia osoa biltzeko, suaren inguruan eta, garai batean, gaztaina zimel beroak jateko. Gaztainak burdinazko danbolin baten barruan prestatzen dira suaren gainean, eta eragin egin behar zaio danbolinari gaztainak hor barruan bueltaka ibil daitezen, "txipli txapla pun" soinuarekin azala hautsita ondo egin daitezen. [6][7][8]

  1. «Gabonetan "Hator hator" - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  2. «"Hator hator" kanta, Gabonetan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  3. «`Hator, hator´ kanta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  4. «`Hator, hator´ kanta, Carmen Gazteluk abestuta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  5. «"Hator hator" bilaketaren emaitza.Badok» Badok (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  6. Ondarra, Lorenzo. «Hator hator» EKE (Euskal Kultur Elkartea) (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  7. «Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  8. «¨Hator hator mutil etxera¨ - Vuelta a casa por Navidad. | weblog alojado en Blogia» basurde.blogia.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy